KORRIKA ABESTIAK

Korrika 20: 2017 - III - 30 / 2017 - IV - 09 Otxandio-Iruñea
"Batzuk"
AEK-k antolatuta, 2017ko martxoaren 30ean hasi eta apirilaren 9an amaituko da, BATZUK lelopean: hizkuntza, kultura eta mundu BATZUK irudikatu nahi dituzte. 1980. urtean Korrika sortu zutenek jasoko dute 20. edizioaren omenaldia.
Batzuk izango da Korrikaren leloa, hizkuntza, kultura eta mundu ezberdinek osatzen duten aniztasuna irudikatu nahian. ‘Bat’ eta ‘zuk’ hitzen arteko jolasa da, herritarrak euskarara gonbidatzeko: “Hizkuntzen eta hiztunen berdintasunaren aldeko jaira”. Asier Amondok azaldu du leloa: “Hizkuntza, Kultura, Mundu ‘BAT’ sendotzeko bidean, ‘ZUK’ ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz”.
ZIRKORRIKA. Xabier Zabala Egilea
20.KORRIKA KANTA; ZIRKORRIKA ABESTIA
Zirkorrika Abestia, Karaoke bertsioa
Zirkorrika. Bertsio instrumentala
Zirkorrika Pictogramekin.